Por favor, haga click
Inicio :: Enviar las listas por e-mail :: Archivos :: CVS 
Buscar   
Main Menuoem softwarecheap Adobe Acrobat
· Inicio
· My Account
· Administration
· Logout

· Boletines
· Infos
· Biblioteca
· Documentos
· Audiovisual
· Lista de distribución
· Contactar
· Enlaces


Languages
Seleccione Idioma de la Interfaz:


konponbidea

Untitled Document


Buletina
Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko aldizkari elektronikoa

Elektronikoki editatu eta banatzen den aldizkari honen bitartez, Estatu frantses zein espainiarrak burutzen dituzten giza eskubideen edo oinarrizko askatasunen aurkako urraketen inguruko informazio zehatza kaleratzea asmo dugu.

Hurrengo zerrenda honetan, azkeneko buletinean agertzen diren gaiak dituzu, bakoitzaren izenburuan klik eginez gero, dokumentua word formatuan agertuko zaizu:

- Hasi egin da AAB-Askatasunaren aurkako epaiketa
Erakunde politiko eta sozialen aurkako joerari jarraituz, Jarrai-Haika-Segi gazte erakundeen auzipetzea eta 18/98 sumario ezaguna eta gero, apirilaren 21ean Amnistiaren aldeko mugimenduan diharduten euskal herritarren aurkako ahozko epaiketaren lehen sesioa ospatu zen, erakunde armatuko kide izatearen akusazio pean

- EAD/AED-k Entzutegi Nazionalaren indargabetzea galdatzen du
EAD-Europako Abokatu Demokraten elkartearen idazkaritzak, joan den apirilaren 19an ospatutako bileran, deklarazio bat burutu zuten, Espainiako Entzutegi Nazionalaren iharduerak eragiten zien ardura adieraziz, honen azken urteotako ibilbidea ikusirik eta, bereziki, Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren epaiketaren testuinguruan

- Biziarteko zigorra: espainiar Poliziak Fernando Etxegarai berriro atxilotzen du

Fernando Etxegarai plentziarra 1987an izan zen atxilotua eta urte honen hasieran askatasuna berreskuratu zuen, espetxean 21 urte eman eta gero. Urtarrilaren 4an, Etxegarairen bikotekoak Habeas Corpus-aren premiazko aplikazioa eskatu zuen eta bere abokatuek libre utz zezatela galdatu zioten Entzutegi Nazionalari, zigorra beterik edukitzeagatik

Alderdi politikoen legea. Ondorioak:
- Zentsura-mozioaren porrota eta gero, Garzon-ek Arrasateko Alkatesa espetxeratzen du

Burrunba politikoa dago Arrasateko Udaletxean ETA-k, hauteskunde kanpainiaren erdian, Isaias Carrasko PSOE-ko kidearen aurka atentatua burutu zuenetik. Aste batzuk beranduago, PSOE-k eta EAJ-k mozioa aurkezten zuten , Ino Galparsoro EAE-ren Alkatesaren dimisioa galdatuz; dimititu ezean beste zentsura-mozio bat aurkeztuko zuten Udaletxea beste indar politiko baten esku –PSOE- gera zedin, hauteslegoak bere botoekin adierazitakoari muzin eginez

- Ertzantzak EAE eta EHAKren ilegalizazioaren aurkako manifestaldi baketsua galarazi egiten du
Otsailaren 8an, Baltasar Garzon Entzutegi Nazionaleko Epaileak EAE eta EHAKren ihardueraren etetea agindu zuen, Batasunak alderdion “kontrola hartu” zuela argudiatuz eta martxoaren 9an ospatu beharreko hauteskundeetan parte har zezatela debekatzeko asmo nabariarekin

- Entzutegi Nazionalak EAEren egoitza bat ixten du
Espainiako Polizia Nazionalaren agenteek Portugaleteko EAEren egoitza miatu eta itxi egin zuten joan den maiatzaren 5ean

Tortura:
- Torturaren itzala: hamar gazte atxiloturik Gipuzkoan

Espainiako Poliziak Oarsoaldeako hamar gazte atxilotu zituen joan den ostiralean, maiatzaren 18, legeria antiterroristaren aplikazioan jasotako “kale borroka” burutu izanaren akusazio pean. 20 urteko Josu Arruabarrena gazteak sabeleko mina izan zuen hasiera-hasieratik eta, ondorioz, Donostia Ospitalera eraman zuten

Iritzia
- Justiziaren ziztrinkeriak

Julen Arzuaga, Giza Eskubideen Behatokia

 


pdf zip

Bugs :: Tareas :: Diseñadores 
contact: info@behatokia.info Giza eskubideen Euskal Herriko Behatokia
Tel. 0034 944 155 653 Fax. 0034 944 163 496 . Bailen 15 - 1d . 48003 Bilbo. EH. Estado Español.