|
Infoak
Gaikako informazio aldizkariak
Infoen bitartez, gai zehatzen inguruko azterketa sakona egiten saiatuko gara. Beren funtzioa, oinarrizko eskubideen urraketa suposatzen duten neurriak, lege erabaki zehatzak edota estatu botere ezberdinek egindako egintzak gizarteratu eta garatzea izango da.
Infoetan, arduratzen gaituzten gai zehatzen inguruko informazio puntuala aurkitu ahal izango duzu, baita oso une zehatzetan hartutako neurri berezien inguruan ere. Informazio hori, ahalik eta modu zehatz eta sakonean eskainiko dugu, gure esku dauden elementu guztietaz baliaturik.
Giza eskubideen urraketaren zergatiaren oinarria bilatzea oso zaila dela badakigu. Info hauen funtzioa, informazio hau garatzea eta hainbat dokumentu zehatz kaleratzea izango da. Infoak orri honetan pilatzen joango dira, edozein unetan kontsultatuak izan ahalko direlarik.
|